Get all 5 Izaki Gardenak releases available on Bandcamp and save 35%.
Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality downloads of Oasia / Gorputz-adar mamua, Dena oskol, Lurrunduko dira, Oinak lurrean / Bihotz, and Aurri gara.
1. |
Oasia
03:15
|
|||
Nora itzuli oraingoan,
geunden lekua bazen arazoa?
Euren pozoinez hiltzera doazen
sugeak baino ez gara hemen.
Sirena hotsen erritmoan,
arrakalez jositako oasi honetan.
Gezur olde pean.
Kalte-orbain epiko bana,
amaieran jasoko dugun bakarra.
Eta inguru hau bonba zelai bat da
bizi gaituzten amets guztientzat.
|
||||
2. |
Gorputz-adar mamua
05:25
|
|||
Egia izugarria da, baina egia ere bada.
Ez ahaztu pozik jarraitzea, bizitza itxarongela bat ez balitz bezala.
Eta urrunegi joan behar da zerbait aurkitzeko.
Erdibidea bertan dago.
Errazago ateratzen da labirintotik
lerro zuzenetik baino,
bide bakarretik baino.
Dena korapilatsu margotu duzue
begi daltoniko hauentzat.
Aro berri bat nahastera zoazte
baina seguru ez guretzat.
Gorputz-adar mamu batek bezala
min ematen du noizbait aske sentitu izanak.
Gertatzen al zaizu?
|
Streaming and Download help
If you like Izaki Gardenak, you may also like: